Zabalik duen liburua pixka bat aldendu eta hasperen egin du.
Hiru ordu daramatza denpora alferrik
galtzen, egurrezko mahaiaren gainean labanak eta artaziak marrazten. Honi buruz
pentsatu du, zer esango luke psikoanalista batek? Agresibitatea bideratzeko
beharra duela, larrua jotzeko premia. Orduan, bere haurtzaroaren
gorabeherak kontatu beharko lituzte, trauma guztien oinarria aurkitzeko.
Psikologiak kalte handia egin dio gizarteari. Non zeuden orain dela ehun urte
egun aurkitzen diren buruko gaixotasun madarikatu guzti hoiek?
Hori bai, psikoanalisiari zerbait aitortu behar dio: Larrua
jotzeko itzelezko beharrizana du. Eta liburutegian sartu denetik, indar
handiagoa hartu du dignostiko honek. Izan ere, irakurri duen lerro bakoitzeko, hiruzpa
lau neska biluztu ditu begiradarekin. Haserre dago, badakielako jendeak txortan
egiten duela unibertsitateko komunetan, berak ikasten duen bitartean.
Zergatik bizi ote gara hipokresiaz kutsaturiko gizarte
ziztrin honetan? Ez du zentzurik, esan dio bere buruari, egun, erlijioak inposaturiko moral sexualaren
oinordeko izatea. Noiz arte egon behar du egoera horretan?
Guzti hau azaldu nahiko lioke bere aurrean eseri den
emakume-puskari, ondoren eskutik helduta, komunerako bidea erakutsiko lioke. Zoritxarrez,
zerbaitek esaten dio neska horrek ez dituela emakumeak gustoko. Zergatik ote
gaude hain mugatuta? Liburutegia baino leku aproposagorik al dago, aurreiritsiak
alde batera utziz, sexuak eskaintzen dizkigun plazerrez gozatzeko? Liburua motxilan
sartu eta alde egitea erabaki du, hankartea umelegia sentitzen du jadanik.
2 comentarios:
Gertatzen diren gauzak dira nozki. Pentsamentu libre daukagu baina hortik aterata mugak beti egongo dira gure mundu txikian. Jarraitu idazten euskaraz.
Mugak... Mila esker. ;)
Publicar un comentario