jueves, 5 de abril de 2007

Emakume GUZTION eguna

Urtero bezela Martxoaren 8ª ospatu dugu aurten ere. Eta berriro entzun dugu emakume LANGILEAREN eguna izan dela.
Ezer baino lehen argitu dezagun: Historikoki, martxoaren 8a emakumearen nazioarteko eguna ospatzeko data da.
Hala ere, gaur egun, bere sorrera New York-eko oihalgintza lantegi baten gertaturikoari sor diogula, zeharo hedatu den iritzia da.
Eta egia esan, 1911n aipaturiko hiriko Triangle lantegian 129 emakume hil ziren, lan egoera salatzeko egin zuten itxialdiaren ondoren. Nagusiak, ez zuen greba hau onartu eta su eman zion lantegiari, barruan 17 eta 24 urte bitarteko emakumeak zeudelarik. Gehienak italiako etorkinak eta judutarrak ziren.
Baina ezin daikegu esan, ordea, gertaera honi sor diogunik emakumearen nazioarteko egunaren ospakizuna. Izan ere, 1910ean, Copenhaguen ospatu zen emakume sozialisten bigarren biltzarrean, Clara Zetkin-ek Martxoaren 8aren ospakizuna proposatu zuen, urte bi aurreragotik AEBn emakume sufragistek egiten zituzten aldarrikapenak eredutzat harturik.
1913-1914 urteetan, lehen mundu gudaren aurretiko bakearen alde sorturiko mogimenduekin bat eginez, Errusiako emakumeek protesta egin zuten, eta beste herrialdeetako emakume askok haiekiko solidaritatea aurkestu zuten ospakizun ezberdinetan.
1917an, Errusiako emakumeek gerran hildako soldaduak (2 miloi) zirela medio, grebarako deialdia egin zuten, “ogia eta bakea” aldarrikatzeko asmoz.
Lau egun beranduago, Tzar-ak bere karguari uko egin behar izan zion eta behin-behineko gobernuak emakumeei boto eskubidea eman zien.
Ordutik egun bera mantendu da, emakumeon borrokaren ondorioz emandako aurrerapausuak ospatzeko eta honek, oraindik egitear duguna burutzeko indarra eman diezazkigun. Egun, asko geratzen baizaigu hobetzeko, benetako berdintasunera irizteko.


Eider Berganza
ERALDATU Frente de Estudiantes

No hay comentarios: