
Izara zuri batez estalia zeramaten gorpua, ohol zahar baten gainean.
Hamarren artean eusten zuten, hiri hartako kaleak ixilean igaroz, urrats geldo eta tinkoz, poliki poliki aurrera eginez. Beltzez jantzita zeuden hamar emakumeak, aurpegiak orbainez beterik zituzten gehienek, inolako keinurik gabe, denboraren poderioz begirada ere hustu balitzaie.
Atzetik, ehundaka emakume zioazen, denak batera noraezean, arnasa gero eta sakonago hartuz. Bat-batean, gizon baten oihuak isilunea hautsi zuen, ohola zeramatzatenak eten egin zuten martxa eta zain geratu ziren gainerakoak.
Amorruaren labanak agertu ziren berehala instintiboki,eta kaleak gorriz tindatu ziren... Anabasa bukatzean, berriro ere nagusitu zen ixiltasun kezkagarri hura.
Eta hormek pintura morearen bitartez hitz egin zuten: Erasorik ez, erantzunik gabe.
No hay comentarios:
Publicar un comentario