"Zenbakiak gorroto nituelako."
Halaxe hasi zen, orri zuri batean hitzak trakeski isuriz, bat batean, adierazi nahian zebilenari ekinez. Eskuak izerditan zituen eta arkatzak laban egiten zion hatzamarren artean. Nondik hasi.
Makina bat istorio zituen buruan; ez zen, ordea, txukuntasunez mintzatzeko gai sentitzen, idazmena lantzeko ohitura galdua baitzuen. Damutu egin zen, abilezia horri noizbait uko egin izanaz. Penaz begiratzen zion esaldi susterbako hari "Zenbakiak gorrotu nituelako".
Bitxikeriaren bat idazteko gogo bizian zegoen, narrazio laburren bat, olerkiren bat... Gogoak baino ez zituen, tamalez, inspiraziorik ez.
Hitzak zenbatu zituen: Bat, bi, hiru. Eta abagune batez, begirada galdu zitzaion lehiatiletik zehar... Kairos. Norbere buruari eskeinitako denbora, koherentziarik gabeko hausnarketan. Zerbait argitu zuen bere buruarekin: Zenbakiak gorrotu zituela. Bata, bia zein hirua. Eta gainerako guztiak.
Kairosa amaitu zitzaion, kronosari leku eginez, papera zimurtuz alde egin zuen logela hartatik.
Eta itzartu egin zen.
2 comentarios:
El reto de la página en blanco. Es desesperante cuando quieres escribir e incluso tienes una idea pero no sabes como desarrollarla, no te gusta lo que se te ocurre... y acaba en el cajón de los borradores.
Gran post Marxita!
La falta de inspiración. Todo un dilema.
¡¡¡Gracias!!!
Publicar un comentario