Logelako atea sarratu bezain laster lurreko alfonbra zaharraren gainean etzun zen, hautsak eztula sortuko ziola jakin arren. Halaxe gustatzen zitzaion egunero masturbatzea, huraxe zen bere gorputzarekin zuen intimitate une bakarra, sabaira begira.
Prakak askatu eta hatzamarrak ahoan hezetu zituenean, bere buruari errepikatu zion ohitura hari uko egi behar ziola. Gauza guztiak intentsitate gehiagorekin bizi omen ditugu azkenengo aldiz egiten ditugula uste dugunean.
Berak argi zuen ala ere, nolabait itxi egin behar zuela bere bizitzako aro hura. Iraun zuen bitartean ongi pasatu zuela, baina aurrera egin behar zuen.
Norberarikiko sexua deskubritu zuen egunean pentsatu zuen, 14 urte inguru zituela, ohean jarrita, isilpean, denek lo zeudela ziurtatu ondoren, jakinmina asetzeko beharra sentitu zuen egunean.
Urteak pasatu ahala, teknika hobetu zuen, gero eta sarriago masturbatzen zen, mota guztietako fantasiak izan zituen.
Sexua bikoteka ere probatu zuen hainbatetan, eta hala ere ez zuen bere buruarekin egiten zuenean beste gozatzen. Bakarkako maitalea zen. Hala ere, lantzean behin bikoteren bat aurkitzen zuen, inoiz ez denbora luzerako. Desiratua izateko, bere burua objetu gisa sentitzeak plazerra ematen baitzion.
Baina bukatu egin zitzaion guzti hura. Plazerra bestelako lekuetan topatu behar zuela erabaki zuen, sexuarekin eta bere buruareki zuen obsesio hurak ate gehiegi itxi zizkion ordurako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario