viernes, 25 de mayo de 2007

Aznar eta guda zibila

Guda zibila hastear dago. Hori ondorioztatu dezakegu, gure presidente ohiak egindako deklarazioetatik. Zapaterok espainiar estatuan orain dela 70 urte zegoen egoera berera eraman omen du. Eta are gehiago, alderdi popularrarentzat ez doazen bozkak, terrorismoa suspertzen dituela ere gehitu du.
Sinesgaitza dela esango nuke, baina egun, gezurra izango litzateke. Puntu honetara iritsita, zeharo ezaguna baitugu alderdi popularrak hartu duen jarrera erradikala.
Faxismoa hedatzen ari baita espainiar estatuaren mugen barnean, tamalez.

Hala ere, nolabaiteko paradoxa aurkitu nuen Aznarren hitzetan. Nik neuk ere 1936an bizi izandako egoera hura eta orain dugun panoramaren arteko hainbat ezaugarri amankomunak ikusten ditut. Ahaz dezagun fronte popularra momentu batez eta errepara diezaiogun eskuindarren edo faxisten posizioei.
Non daude orain popularrak? Zeintzuk dira euren aldarrikapenak? Noren eskutik joan ziren, esaterako, Iruñako manifestazioan?

Ez ditzagun iraganeko hutsak errepikatu!! Jaramonik ez faxisten probokazio eta mehatxuei.

No hay comentarios: